XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KULTURA
Arturo Kanpion Euskaltegiak euskal mitologiari buruzko ikastaroa antolatu du IPES Elkartean
Arturo Kanpion euskaltegiak eta IPES elkarteak antolaturik, Euskal Mitologintza preshistorian izenburuko ikastaroa burutuko da Iruñean heldu diren maiatzaren 6, 13 eta 20an, larunbatez, goizeko 9etatik 1,30etara. Emeterio Sorazu adituak honako gai hauek azalduko ditu ikastaroan zehar: Euskal Prehistoria ikerketaren eskutik ikusia, Arbasoen erlijiotasuna: Hierofanitza eta Erritugintza; Arbasoen erlijiotasuna: Mitogintza, eta Mitoen muina eta esanahia. Izenematea IPES Elkarten egin daiteke.